Manresako Fira Mediterrànian izena emateko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-02-07

Manresako Fira Mediterrània azokak diziplina artistiko ezberdinak batzen ditu, hala nola ikusizko arteak, zirkoa, dantza, erakusketak, musika, narrazioa edota antzerkia, eta bertan parte hartzeko izena-ematea zabalik dago martxoaren 5a arte.

21. edizioa urriaren 4tik 7ra antolatu dute, Kataluniako Manresa hirian eta esteka honen bitartez eman dezakete izena parte hartu nahi duten horiek. Euskal sortzaile eta enpresek euren txokoa izango dute beste behin Basque Arts standean. Gainera, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, euskal konpainiak doaz urtero Manresara euren lanak erakustera. Esaterako, iaz Kukai Dantza & Brodas Bros, Helena Lizari eta Laida Aldaz, eta Juan Mari Beltran izan ziren bertan.

1998. urtetik burutzen den jaialdia da FIRA Mediterrània Manresa, eta ikuskizunen sektoreak erreferente bilakatu dena. Bi ardatz nagusi ditu bere programazioak: tokian-tokiko kultura, eta munduko musika.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.