Manuel Irujori eta XX. mendeko euskal politikagintzari buruzko mintegia Liverpoolen

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-12

Manuel Irujo and the 20th Century Basque Politics mintegia, Etxepare Euskal Institutuak Liverpooleko Unibertsitatean sortutako Manuel Irujo Fellowship Katedraren baitan antolatu da. Liverpooleko Unibertsitateko Euskal Ikasketen irakasle den Gorka Mercero Alzugaraik eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-eko zuzendarietako bat eta Katedraren lehen irakasle gonbidatu den Xabier Irujok sustatu dute programa.

Mintegia martxoaren 9an egin zen eta Manuel Irujo zena eta XX. mendeko euskal politikagintzan izan zuen eragina izan zituen ardatz. Bertan izan zen, besteak beste, Chris Harris Liverpooleko Unibertsitateko Humanitate Fakultateko dekanoa. Aurora Madaula (Universitat de Barcelona), Aritz Ipiña (EHU), Irati Agirreazkuenaga (London School of Economics), Aritz Onaindia (EHU) izan ziren. Eta Aranzazu Amezaga Irujoren biografoak, bere ibilbideagatik Sabino Arana Saria jaso berri duenak, Irujoren figura haren testuinguru historikoan kokatu zuen.

Joseba Agirreazkuenaga (EHU) eta Xabier Irujo (University of Nevada, Reno) moderatzaile lanetan aritu ziren, eta mahai inguru batekin itxi zuten mintegia. Bertan Irujok pairatu behar izan zituen bi diktadura-aldiak (Alfonso XIII.arena eta Francorena), bi gerrak eta amaitu gabeko transizio batekin itxi zen erbestealdi  luzea aztertu zituzten.  Irujoren ideiak, kristau-demokrazia eta giza-eskubideen erabateko errespetua, errepublikanismoa eta euskal errepublika baten sorrera Europa batu baten baitan, haren ondarerik baliotsuena izaten jarraitzen dutela adierazi zuten.

Manuel Irujo Katedraren karietara antolatutako programak aurrera darrai Liverpoolen martxoaren 26ra arte.

Argazkian (ezker-eskuin): Aurora Madaula, Aritz Onaindia, Aritz Ipiña, Ane y Mirentxu Button Irujo (Manuel Irujoren bilobak), Ron Bates, Irati Agirreazkuenaga, Gorka Mercero, Mikel Irujo, Joseba Agirreazkuenaga, Xabier Irujo eta Arantzazu Ametzaga.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.