Martxan da mugaz gaindiko elkarlana
Euskara. Kultura. Mundura.
Akitania eta Euskadiko programatzaile eta kultur erakundeen topaketak antolatu ziren Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan. Topaketa hau, berriki sinatutako Aquitaine.eus hitzarmenari esker antolatutako lehen ekintzetako bat da, eta Donostiako DFeria Nazioarteko Arte Eszeniko jaialdiaren programazioaren parte izan da.
Bilera honek elkar ezagutu eta erakundeen arteko lankidetza aukerak aztertzea izan zuen helburu. Bertako partaideek azpimarratu zuten moduan, etorkizunari begira beharrezkoa da elkarlana sendotzea, eta bide horretan topaketak jarraipena izango du Leioako Umore Azokan (maiatza), Libourneko FestÀrts jaialdian (abuztua) eta udazkenean Donostian.
Honako kultur erakunde eta programatzaileek hartu zuten parte bileran: Akitania-Euskadi Euroeskualdea,, Leioako Umore Azoka, Libourne FestÀrts, Euskal Antzokien Sarea, Bordeaux Scéne Nationale, Bayonne Scéne Nationale, OARA (Office Artistique de la Region Aquitaine), DFeria, Etxepare Euskal Institutua, Glob Théâtre de Bordeaux, Bilboko Institut Français, ELAE, ACE eta Théâtre Olympia d’Arcachon.