Miłosz Festival: Castillo Suarez
Euskara. Kultura. Mundura.
-
30Eka 202407Uzt 2024
Krakovia
Ekainaren 30etik uztailaren 7ra bitartean, Krakovian (Polonia), Milosz jaialdia egingo da, Czesaw Milosz (1911-2004) poeta eta idazle poloniarrari eskainia. Ekitaldiak poesiaren diziplina arteko ospakizuna izan nahi du, eta aurten, gainera, Poloniako Czesaw Milosz urtearen ospakizunarekin bat egingo du. 1980an Literaturako Nobel Saria jaso zuen idazlea hil zela 20 urte bete dira.
Uztailaren 3an, Castillo Suarez idazleak polifonia poetikora gonbidatzen duen República Poética ekitaldian hartuko du parte, beste hainbat egilerekin batera. Bertan euskarazko poesia beste hizkuntza batzuetan sortutakoarekin batera entzungo da, hala nola estonierarekin, letonierarekin, galizierarekin eta polonierarekin.