MIN sarietako finalistak hautatu ditu epaimahaiak
Euskara. Kultura. Mundura.
Adituen epaimahaiak egin du bere aukeraketa. Musika Independientearen MIN sarietako alor bakoitzeko bost finalista hautatu dituzte. Etxepare Euskarazko Disko Onenaren Sarirako finalista izandatu dituzte: Chill Mafia, Idoia, Liher, Gaur eta Verde Prato. Sari banaketa apirilaren 27an egingo da, Iruñean.
Sari hori eskuratzeko lehiatu dira, finalistez gain, Amak, Bulego, Ezpalak, Huntza, Ibil Bedi, Jon Maia, Joseba Irazoki eta lagunak, Maite Larburu, Olatz Salvador eta Ruper Ordorika.
Beste kategoriatan ere lehiatu dira artista hauetako asko. Izan ere, asko dira kategoriak; horien artean, musika-estiloen araberakoa (jazz diskorik onena, flamenko diskorik onena, rock diskorik onena…), edota hizkuntzen araberakoa (euskarazkoa, katalanezkoa, galegozkoa) aurki daitezke, orokorragoak diren beste batzuez gain (diskorik onena, bideoklip onena, abestirik onena…).
MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan zein nazioartean sustatzeko.