MIN Sarietako izen-emateak ireki dituzte

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-01-08

Espainiar estatu mailako musika independentearen saririk garrantzitsuenak, MIN Sariak, bueltan dira. Gaur ireki dira bertan kategoria ezberdinetan parte hartu ahal izateko izen-emateak, eta epeak urtarrilaren 19ra arte iraungo du. Kategorietako bat, urtero bezala, Etxepare Euskal Institutuak eskaintzen duen Euskarazko diskorik onenarentzako saria da.

Izen-ematea, 2019 urtean zehar zigilu independente bidez edota modu autoekoiztuan diskoak, EP-ak, bideoklipak edota singleak argitaratu dituzten profesional edo artistek egin dezakete, esteka honetan. Sari banaketan, aipatu bezala, kategoria ezberdinak aurki daitezke; besteak beste, abesti hoberena, artista hoberena, artista hasiberririk hoberena, zuzenekorik hoberena edota bideoklip hoberena.

Hauxe izango da MIN Sari banaketaren prozesua: urtarrilaren 8tik 19ra bitarte, artistek euren proposamenak aurkezteko epea; urtarrilaren 27tik otsailaren 10era, premiosmin.com webgunean egindako bozketa ireki bidez, kategoria bakoitzean finalaurrekora iritsiko diren 15 taldeen aukeraketa; otsailaren 12tik 23ra, epaimahai bidezko kategoria bakoitzeko finalisten aukeraketa; eta, azkenik, martxoaren 11n, sari banaketa ekitaldia Madrilen.

Unión Fonográfica Independiente-k antolatutako sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko. Aurreko urteko edizioan, euskarazko diskorik hoberenaren saria Ruper Ordorikak jaso zuen, Bakarka diskoarengatik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.