MIN sarietan izen-emateko epea zabalik dago

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-04-11

Musika Independientearen Sarietara hautagaitzak aurkezteko izen-emate epea zabaldu dute. 2020. urtean zehar autoeditatutako edo argitaratutako albumekin, EPekin edo singleekin argitaratutako artista eta zigilu independente guztientzat. Edizio honetan, izena emateko epea apirilaren 11n amaituko da. Prozesu hau diskoetxeek eta musika argitaletxeek, artistek edo plataforma bereko kudeatzaileek egin dezakete. Urtero bezala, Etxepare Euskal Institutuak euskarazko album onena sarituko du 2021eko MIN sarien ekitaldian.

Sariketak, 2021eko edizio honetan, 21 kategoria izango ditu beste behin, baina ´Zuzendari Onenaren Ticketmaster Saria´ hutsik geratuko da eta hautagairik gabe, sektoreak bizi duen egoera zaila ikusarazteko. Gainerako kategoriek berdin jarraituko dute, batek izan ezik: munduko musika album onenaren sariari izena aldatu diote eta ‘Sustrai musika album onena’ (Mejor Álbum de Música de Raíz) izango da aurrerantzean.

Bestalde, sarien banaketa Gaztela eta Leongo Burgos hirian egingo da lehenengoz. Ekitaldi ibiltaria izango da aurrerantzean, orain arte Madrilen izan duten egoitza utzi eta “sektorearen erresistentzia espirituarekin bat eginez”, nabarmendu dute antolatzaileek. Osasun egoerak hala ahalbidetzen badu, sari-emate ekitaldi presentziala egingo dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu