Mintzanet plataformaren bidez egindako lehen bideo-solasaldia ikusi nahi duzu?
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker,‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zen martxan. Horri esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen euskara eta Euskal Kultura ikasleei.
Dagoeneko eskuragarri dago lehen saioaren grabaketa (apirilak 4). Bertan, Parisko Université Sorbonne Nouvelle III-ko ikasleak Iván Igartuarekin (hizkuntzalaria eta EHUn eslaviar filologiako irakaslea) aritu ziren. Euskararen historiari buruz hitz egin zuten Miren Ibarluzearen (irakurlea) laguntzarekin
Institutuak mundu osoko 35 unibertsitatetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak eta internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet plataformaren bitartez gauzatzen ari da.
Edozein kultur arlotako sortzaile edo eragileekin harremanetan jartzeko aukera eskaini zaie irakurleei (irakasleei), eta dagoeneko solasaldiak burutu dituzte Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, eta Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak. Azken hizlaria, Miren Amuriza bertsolaria, azaroan ariko da bertsolaritza garaikideaz Boloniako ikasleekin.
Frantzia, AEBak, Polonia, Txekiar Errepublika, Katalunia, Alemania eta Italiako unibertsitateetako ikasleei eskaini dizkiete prestakuntza-saioak eta denetariko gaiak jorratu dituzte: euskara, hizkuntza politikak, historia, itzulpengintza, literatura, zinema edota bertsolaritza.

Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori euskara praktikatzeko modua doan ematea da, edonon daudela ere. Maramara * taldeak kudeatzen du proiektu hau eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa dauka.