Mipcom 2018: negozio aukera berriak euskal ikus-entzunezko enpresentzat

2018/10/19

Euskara. Kultura. Mundura.

Basque Audiovisual standa, munduko entretenimenduaren azoka garrantzitsuenetarikoa den Canneseko Mipcom-en izan da beste urte batez. Standak zortzi ikus-entzunezko euskal enpresa bildu ditu aurten, aurrekoetan baino gutxiago, baina enpresek euren parte hartzea modu positiboan baloratu dute. Etxepare Euskal Institutua ere bertan izan da.

Basque Audiovisual standa, munduko entretenimenduaren azoka garrantzitsuenetarikoa den Canneseko Mipcom-en izan da beste urte batez. Standak zortzi ikus-entzunezko euskal enpresa bildu ditu aurten, aurrekoetan baino gutxiago, baina enpresek euren parte hartzea modu positiboan baloratu dute. Etxepare Euskal Institutua ere bertan izan da.

Merkatu globaleko tendentzia berriak ezagutzeko baliatzen dute azoka hau mundu mailako ikus-entzunezko enpresek. Hori dela eta,Baleuko, Brisney, EiTB, Expressive Media Project, J.O.K. Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Laniakea euskal enpresek nazioarteko ekoizpen etxe, banatzaile eta edukien plataforma garrantzitsuenetako ordezkariekin biltzeko aukera izan dute egunotan. Joera berri interesgarrienak fikziozko edukietan ikusi dituzte, EITBko Itziar Azpeitiak azaldu duenez.

Euskal enpresek lortutako aurrerapenei dagokienez, Pausokako zuzendari Itziar Zeberiok azaldu du The one and only telebista saioa mundu mailan banatzeko aurre-akordio bat lortu dutela Frantziako banatzaile batekin. Horrez gain, Alemaniako ZDFn arrakasta handia izan zuen Sleeping with the enemy saioa Argentinako telebista batean emititzeko aukerak zabaldu dituztela ere adierazi du. Bestetik, Txinako telebistan, ETBn eta Perun jadanik emititu den The Impostor programa Kataluniako TV3 katean emango dutela azaldu du.

Ez da Cannes-en arrakasta izan duen ekoizpen etxe bakarra. Baleukok haien factual formatu bat Warner etxearekin koproduzitzeko aurre-akordioa sinatu du eta Prime Time Mediari Gailurra Xtrem saioa Iranen eta Kroazian banatzeko aukerak zabaldu zaizkio.

Expressive media projectseko Izaskun Perezen hitzetan,  azken urteetako azoka onena izan da aurtengoa.  Frantzia eta Ingalaterrako telebista edukien hornitzaileekin harremanak sendotzeaz gain, AEBetan haien edukiak banatzeko egindako kontaktu berriekin pozik agertu da, eta TVmovie, miniserie eta dokumental interesgarriak ere eskuratu dituztela adierazi du.

Brisney SLko Carlos Martinezek ere irakurketa positiboa egin du, izan ere, berak ekoitzitako Galizia eta Andaluziari buruzko dokumentalek interesa piztu dute Alemania, Txekia eta Australiako banatzaileen artean. Azkenik, Eikenek Argentinako PACA ikus-entzunezkoen klusterrarekin harremanak sendotu ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu