Miren Arzalluz izango da Etxepare Euskal Institutuko zuzendari berria
Euskara. Kultura. Mundura.
Miren Arzalluz izango da Etxepare Euskal Institutuko zuzendari berria. Esker hitzez agurtu den Aizpea Goenagari erreleboa hartu, eta euskara eta euskal kultura munduratzeko zeregina duen erakundearen gidaritza hartuko du Arzalluzek.

Deustuko Unibertsitatean Historian Lizentziaduna, Politika Konparatuan Masterra egin zuen London School of Economics-en, eta Artearen Historiako Masterra The Courtauld Institute of Art-en. Victoria & Albert Museum-etik eta Kensingtoneko Royal Ceremonial Dress Collection-etik pasa ostean, museoen arloan egin du ibilbidea Arzalluzek, zehazki moda erakusketa komisariotza eta kontserbatzaile lanetan. Besteak beste, Cristóbal Balenciaga Museoko kontserbatzaile eta kolekzioen arduradun eta Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiako ekintzen programazioaren arduraduna izan da.
Aurrerantzean Etxepare Institutuko zuzendaritza hartuko du; ongi etorri!