MMVV: Lumi eta La Basu
Euskara. Kultura. Mundura.
-
15Ira 202116Ira 2021Vic
Lumi eta La Basu musikagileak Mercat de Música Viva de Vic jaialdian izango dira irailaren 15 eta 16an, hurrenez hurren. Horrela, BASQUE. MUSIC. markapean, Euskal Herrian egindako musika entzun ahal izango da estatu mailako azokan entzungo da berriz ere, Musika Bulegoaren laguntzaz. Atlántida karpan egingo dituzte emanaldiak. Guztira, 600dik gora profesional akreditatu dira jaialdiaren aurtengo edizioan.
Lumi 2014an sortu zuten Nahia Zubeldiak (ahotsa) eta Manu Matthysek (sintetizadorea). Elektro-pop musika sortzen du bikoteak, doinu malenkoniatsuak eta melodia irrealak uztartuz, eta soinu elektronikoarekin jantziz dena, euskarazko abestiak sortzeraino. Bestalde, La Basu artista bizkaitarra rap abeslaria da. Letra gordin eta zuzenak erabiltzen ditu sortze tresna nagusi bezala Elena Caballerok.
Halaber, BASQUE. MUSIC. egitasmoak bere estrategia eta webgunea aurkeztu ditu Kataluniako Vic-en egiten ari den Mercat de Música Viva azoka profesionalean. Bertan, musika-industriako sektore guztiak biltzen dira, eta aurten irailaren 15etik 18ra egingo da. Basquemusic.eus webgune berriaren bitartez urtean zehar nazioartean antolatzen diren musika azoka profesionaletako parte hartzeak sendotu nahi dira, besteak beste, erakusleiho modura funtzionatuz plataformak.