Montrealen dantza garaikideko sorkuntza egonaldia egiteko deialdia ireki da

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-02-13

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Conseil des Arts et des Lettresek (CALQ), Gipuzkoako Dantzagunearekin batera, deialdia ireki dute Montrealen (Quebec) 2020ko udazkenean pieza koreografiko bat prestatzeko bi hilabeteko egonaldia egiteko.

Egonaldia Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoko Zentroa, Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa eta École de Danse Contemporaine de Montreal (EDCM) zentroarekin lankidetzan burutuko da. Egitasmo hau Quebec-Pays Basque 2020-2021 programaren baitan gauzatuko da, Quebec eta Euskadiko kultur eragile, sortzaile eta kultur industrieran hartu-emana sustatzea helburu duen egitasmoa.

Horren trukean, bi lurraldeotako instituzioen elkarlanaren barruan, Quebeceko koreografo bat hartuko dute Dantzazek eta Tabakalerak, eta honek ere lan koreografikoa egingo du bi hilabeteko egonaldi batean: Tabakalerako instalazioetan lehen hilabetean, eta Dantzazeko dantzariekin bigarren hilabetean, Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan.

Deialdiaren xehetasunak Dantzagunearen webgunean aurki daitezke, esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu