Música|aɔisùM: Kukai Dantza

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 12
    Mai 2022
    23
    Eka 2022
    Madril

Kukai Dantza taldearen ´En-Contro´ lana Istituto Italiano di Cultura di Madrid erakundeak antolatzen duen Música|aɔisùM ekimenaren baitan aurkeztuko da, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker. Streaming bidezko kontzertuen zikloaren edizio berri honetan, Jon Mayaren dantza konpainiak zenbait artista italiarrekin bat egin du, Erroma eta Madril artean egin diren lan saioetan.

Maya berak zuzendu duen artista talderen baitan daude, Kukai Dantzaren dantza taldeaz gain, Alberto Morelli (musika sortzailea) eta Valentina Pedica (dantzaria ). Euskal Herriko eta Italiako erritmo tradizionalen arteko harremana aztertu dute, horiek testuinguru garaikide eta urbanora eramanez dantza garaikidearekin eta musika elektroakustikoarekin.

Proiektuaren azken emaitza 15 minutuko ikus-entzunezko bat izango da, gutxi gorabehera, eta datorren maiatzaren 26an online ikusi ahal izango da.

David Bernués ikus-entzunezko sortzaileak jasoko ditu bi saioak, bata Erroman eta bestea Madrilen, eta edukia ikus-entzunezko sorkuntza batean editatuko du. Bi lan-saioak Alberto Morelli italiar konpositoreak aurretik sortutako musikarekin egingo dira.

Lankidetza hau maiatzaren 12tik ekainaren 16ra bitartean beste bi ekitaldi eskainiko dituen programazioaren parte da. Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu