Musika Bulegoa Sariak 2021: proposamenak aurkezteko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-02-16

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa sarien 5. edizioa martxan jarri du. Proposamenak aurkezteko fasea 2021ko martxoaren 10era arte egongo da irekita eta euskal musikaren arloarekin lotutako edozein kidek aurkeztu ahalko ditu proposamenak.

Sariketaren oinarriek zehazten dutenez – hemen kontsulta daitezke – edozein euskal musikarik konposaturiko edo interpretaturiko lanak proposatu daitezke, edozein musika generokoak direlarik. Lan hauek 2020ko urtarrilaren 1etik eta abenduaren 31 argitaratutakoak edo publikoaren aurrean interpretatutakoak izan behar dute. Hautagaiak aurkezteko galdetegi hau bete behar da.

Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren zein euskal musika sektoreko musikari eta gainontzeko eragileen kalitatea aitortzea eta publikoa sentsibilizatzea dira Musika Bulegoa Sarien helburu nagusiak.

Sariketak Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du eta aurten Miarritzeko ATABAL Gaurko Musiken Gunean egingo da sari banaketa ekitaldia, datorren maiatzaren 19an.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu