Musika Bulegoa Sariak banatu zituzten atzo

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-11-20

2018. urteko  Musika Bulegoa Sariak banatu ziren atzo arratsaldeko 19:00etan, Iruñeko Baluarte jauregian egin zen ekitaldian. Bertan, sarituek garaikurrak jaso eta esker-hitzak eman zituzten, eta zeremonia girotzeko hainbat artista eta taldek emanaldiak eskaini zituzten.

EHMBE Elkarteak hirugarren urtez antolatutako Musika Bulegoa Saria jaso zutenak hauek izan ziren: Atom Rhumba, Cosmic Lexikon diskoarengatik; Tosta Banda, Tosta lanarengatik; Izaro, Eason lanarengatik; Elkano Browning Cream, Bor Bor diskoarengatik; eta Gabriel Erkoreka konpositorea, Gutun Zuria lanarengatik. Musika Bulegoaren Sari berezia jaso zuena Juan Mari Beltran izan zen, Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa proiektuarengatik. Azkenik, Etxepare Euskal Institutuak Kalakan taldeari eman zion Musika Saria, euskal tradizioa eta euren musika Euskal Herriko mugetatik at zabaltzeko egin duten lanarengatik.

Horrez gain, sari-banaketaren ekitaldian hainbat artistek zuzeneko emanaldiak eskaini zituzten; hala nola Izarok, Elkano Browning Cream-ek edota Broken Brothers Brass Band-ek.

Hementxe artista sarituen lan batzuk:

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.