Musikagileak zirkuitua: Trio Zukan + Quasar Saxophone Quartet
Euskara. Kultura. Mundura.
-
15Aza 2021Gasteiz
Trio Zukan hirukote euskaldunak eta Quasar Saxophone Quartet laukote quebectarrak kontzertua emango dute azaroan 15ean, 19:30etan, Gasteizko Jesús Guridi musika kontserbatorioan.
Bi taldeek urriaren 20an Montrealgo Artzai Onaren Kapera Historikoan eskainitako emanaldiaren itzulerakoa da datorren astelehenean burutuko dena.
Kontzertua “Musikagileak” Musika Garaikidearen Zirkuituaren baitan programatu da eta Saison Québec-Pays Basque 2021-2022 egitasmoaren parte da.
Zuriñe Gerenabarrena, Plez, Emilie Girard-Charest, Mikel Chamizo eta Miguel Matamororen lanak joko dituzte, eta horietako bi, estreinaldiak izango dira Euskal Herrian: Emilie Girard-Charesten “"Quantum statistical zero knowledge" eta Miguel Matamororen "Concerto Grosso" obrak.