Nafarroako ondare inmateriala eta euskara aztergai Parisko Sorbonne unibertsitatean
Euskara. Kultura. Mundura.
Parisko Sorbonne Nouvelle – Paris 3 unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatuta, Nafarroako ondare inmateriala eta euskararen babesaren historiaren inguruko hitzaldia antolatu da.
Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakasten dituen Beñat Muguruza irakurlearen ekimenez antolatutako hitzaldi honek jarraipena ematen dio Pariseko Sorbonne Nouvelle unibertsitatean euskararekin erlazionatuta urtero antolatzen diren ekintzei. 420B aretoan izango da, martxoaren 23an goizeko 11:30etan eta Nafarroako Foru Erkidegoak historian zehar euskararen mantenurako eta zabalkunderako erabilitako faktore politiko, soziolinguistiko eta ideologikoak izango ditu aztergai.
Ekaitz Santazilia Salvador izango da mintzaldia eskaintzeko arduraduna. Santazilia Euskal Filologian lizentziatua da (EHU). Nafarroako Ondare Inmaterialaren katedrako kidea, bai eta Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoko zuzendaria.
Nafarroako ondare materiagabeak perspektiba ezberdinetatik landu ditu bere ikerketa urteetan zehar. 2014 urtean, esaterako, bere lan garrantzitsuenetako bat Juan José Zubirirekin batera kaleratu zuen: Euskal hizkuntza haurtzaroan, Nafarroako transmisio linguistikoa eta mantenua.