Nagore Legarreta izango da 2025ean EAS/EZE egonaldian parte hartuko duen artista

2025/04/29

Euskara. Kultura. Mundura.

Bitamine Faktoriak hautatu du 2025ean EAS-EZE programan parte hartuko duen artista. Nagore Legarreta Alcelayen ´EL RÍO NO ES UN LUGAR’ izan da euskal arte garaikidearen nazioartekotze programako lan aukeratua. Epaimahia Peio Aguirre, Diana Wechsler eta Bitaminek osatu dute.

Nagore Legarreta Alcelayek ibaira begiratzea proposatzen du, eta ibaiak egungo zibilizazioari berea itzultzea ‘EL RÍO NO ES UN LUGAR’ lanean. Bere garaian lurperatu ziren ibaiekin elkarrizketa bat ezartzeaz gain, Buenos Aires bertan ezkutatutako paisaiei argia ematen die.

Nagore Legarreta Alcelay (Hernani, 1981) argazkilaria da. Legarreta argazkilaritza estenopeikan bereiztutako artista da. Argazki proiektu artistikoak eta argazkilaritza tailerrak ematen ditu. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizantziatua, ikastaro eta tailerrak egin ditu erreferente ugarirekin. Argazkigintzan teknika analogikoak erabiltzen ditu, bere lanek irudi oniriko eta denboragabreko mota bat sortzen dute, bere lana modu propioan definituz.

Bitamine Faktoriak aurrera eramaten duen EAS-EZE programaren bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da. Egonaldia Buenos Airesen egingo da. Mugikortasun programa Etxepare Euskal Institutuak laguntzen du, euskal artisten nazioartekotzea helburu.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu