Nazioartean euskara eta euskal kultura irakasteko lau irakurle hautatzeko deialdia ireki da
Euskara. Kultura. Mundura.
Europa eta Ameriketako bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko lau irakurle berri hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Euskal Institutuak. Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia), Los Angeleseko UCLA Unibertsitatean (Estatu Batuak), Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitatean (Frantzia), Txileko Unibertsitatean eta Txileko Pontificia Universidad Católica Unibertsitatean emango dituzte eskolak hautatuako pertsonek 2017-2018 ikasturtean zehar, luzatzeko aukerarekin. Txileko unibertsitateetan pertsona bera izango da klaseak emango dituena.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 5ean bukatuko da (barne), eta eskabideak Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan edo Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN bulegoetan aurkeztu daitezke. Eskaerak posta zerbitzu bidez Etxepare Institutura bidaltzeko aukera ere badago.
Hautagai guztiek honako baldintzak bete beharko dituzte: unibertsitateko graduko titulua izatea eta 3HE edo baliokidea izatea. Era berean, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) izatea lehenetsiko da; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.
Horiez gain, ondorengo unibertsitateetara aurkezten direnek ondoko derrigorrezko baldintzak ere bete beharko dituzte:
- Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitatea: frantseseko B2 maila.
- Moskuko Lomonosov Unibertsitatea: Filologiaren bateko edo Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak burutu izana.
- Los Angeleseko UCLA Unibertsitatea: ingeleseko C2 maila
Irakurlea Etxepare Euskal Institutuak mundu osoko 34 unibertsitatetan dituen irakurletza sareko parte izatera pasako da.
Informazio osatua deialdi ofizialean ikus daiteke.