Euskararen Nazioarteko Eguna: 10 herrialde eta hamaika jarduera
Euskara. Kultura. Mundura.
-
03Abe 2021
Diasporako lagunek eta euskara ikasleek aukera izango dute hizkuntzaren eta euskal kulturaren berri izateko abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunean. Izan ere, aurten ere, Etxepare Euskal Institutuak, askotariko ekitaldi, ikastaro eta hitzaldiren bidez Europa eta Ameriketako zenbait txokotara eramango ditu euskara eta euskal kultura.
Nazioarteko irakurletza sarearen baitan antolatutako kultur programen bidez, aurten, 10 herrialdetan garatuko dira jarduera hauek, eta horietako asko online jarraitu ahalko dira.
Jarraian kontsultatu dezakezu aurtengo jardueren zerrenda osoa:
Santiago, Txile
Abenduaren 1ean, 14:00etan (Santiago)
Hitzaldiak
Maider de Olmo Zubeldia irakurlea Txilen
Kinku Zinkunegi Euskara Munduan programaren arduraduna
Iñigo Asensio ‘Euskara Munduan’ dokumentalaren Zuzendaria
Chicago, AEB
Chicagoko Unibertsitatea
Basque and Catalan Movie Club - Bertsolaritza in the Basque Country: A unique tradition
Solasaldia eta film baten proiekzioa
Abenduaren 2an
Zoom bidez. Online
Brno eta Praga, Txekiar Errepublika
Masaryk Unibertsitatea eta Karlova Unibertsitatea
Abenduaren 2an eta 3an
‘Dantza’ filmaren proiekzioa Brnon abenduaren 2an. Hurrengo egunean, abenduaren 3an, Oier Araolazarekin filmari buruzko eta euskal dantzen inguruan solasaldia
Filmaren proiekzioa Brnoko unibertsitatean egingo da. Aldiz, Oierrekin solasaldia online formatuan, Zoom bidez. Ostiralean, abenduak 3, 12:00etan izango da. Ingelesez
Bolonia, Italia
Bolognako Ama Mater Unibertsitatean eta online
Abenduaren 2an
Hitzaldia: ‘Studiare basco in un barnetegi’
Marta de Pedis eta Claire d´Inca Zornotzako Barnetegiko ikasleak izan dira. Euren esperientziak kontatuko dituzte. De Pedis egun Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea da eta bere ibilbide profesional eta pertsonalean euskarak izan duen garrantziaz arituko da
La Plata, Argentina
La Platako Unibertsitatea
Abenduaren 1ean
Hitzaldia: ´Diasporako euskara ikasleei begirako materiala, klaseak, proposamenak...’
Arratsaldeko 18:00etan Argentinako ordutegian. Euskal Herrian, gaueko 22:00etan
Maizpideko Jon Urdangarin irakasleak hitz egingo du Euskara Munduan programari buruz.
La Platan ez daudenek zoom-en jarraitu ahal izango dute. Gero brindisa egingo dute, unibertsitatean
Leipzig, Alemania
Abenduaren 2an
Leipzigeko unibertsitatea, euskara ikastaroa
10:00etan
Poznań, Polonia
Adam Mickiewicz Unibertsitatea
Abenduaren 1etik 8ra
Euskara eta euskal kultura ezagutzera eman, batez ere Polonian euskaratik itzuli den literaturaren berri emateko hitzaldiak Katarzyna Mirgos, Joanna Zawiszewska, Natalia Stolarska, ikasle eta ikasle ohiekin
Bartzelona, Herrialde Katalanak
Bartzelonako Unibertsitatea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hitzaldia + Erakusketa + Kimuak emanaldia + Mintzodromoa
Euskara eta dialektologiaren inguruko Koldo Zuazoren hitzaldia
Igotz Ziarreta argazkilari eta diseinatzailearen obraren erakusketa UABn eta unibertsitateko liburutegiko sarreran dauden euskal liburu batzuen erakusketa
Kimuak laburmetraien proiekzioa (abenduaren 9an)
Abenduaren 10 ean, Euskal Etxearekin eta Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialarekin elkarlanean antolatu dute Mintzodromoa
Mosku, Errusia
Moskuko Lomonosov unibertsitatea
Hitzaldia Nerea Madariaga EHUko irakaslearekin. Errusieran aditua da. Zoom bidez
Reno, AEB
Osteguna, abenduak 2
10:00-11:30 AM PST - 19:00-20:30 CET
Hitzaldiak
Xabier Irujo: Euskara Erbestean
Asier Barandiaran: Euskara Diasporan bertsotan eta hizketan
Eneko Bidegain: Eskutitzak eta Aho-Hitzak
Mexiko Hiria, Mexiko
Abenduaren 4an
13:00etan
‘Amari’ dokumentala + euskara ikasleen topaketa