Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedrako aditua hautatzeko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-05-31

Etxepare Euskal Institutuak Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB) duen Jon Bilbao Katedrarako ikerketa egonaldirako irakasle gonbidatua aukeratzeko deialdia jarri du martxan. Ikerketa egonaldi horrek hilabeteko iraupena izango du, eta 2019ko abuztua eta abendua bitartean gauzatuko da.

Etxepare Euskal Institutuak Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB) duen Jon Bilbao Katedrarako ikerketa egonaldirako irakasle gonbidatua aukeratzeko deialdia jarri du martxan. Ikerketa egonaldi horrek hilabeteko iraupena izango du, eta 2019ko abuztua eta abendua bitartean gauzatuko da.

Egonaldian, besteak beste, honako gauza hauek egingo ditu pertsona hautatuak: deialdian aurkeztu duen proiektua gauzatu; euskal diasporaren ikerketarako trukerako espazioak garatu, lankidetzarako aukera berriak identifikatu eta ideia berriak garatzeko, baita amerikar ikergune eta ikertaldeen euskal diasporari buruzko ikerketa txertatzeko; edota Jardunaldi, hitzaldi eta ekintzak antolatzea Estatu Batuetako akademian eta gizartean, euskal diasporari buruzko ezagutza zabaldu ahal izateko.

Deialdia Etxepare Euskal Institutuak eta Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegiak kudeatu dute. Eskaerak gaurtik, maiatzaren 31tik, ekainaren 30era bitarte bidali ahal izango dira, eta beharrezko dokumentazioa korreo postalez eta korreo elektronikoz bidali beharko da. Deialdietarako kontakturako pertsona Iñaki Arrieta izango da, Jon Bilbao Euskal Liburutegiko zuzendaria. Hautagaiek, besteak beste, doktore titulua edota Euskal Diasporari buruzko ikerketan esperientziadunak izan beharko dituzte hautaketan sartu ahal izateko. Behin eskaera guztiak jasota, horiek aztertzekoeta ebaluatzeko hautapen-batzorde bat eratuko da, Etxepare Euskal Institutuko eta Nevadako Unibertsitateko adituez osatua.

2014an sortua, Jon Bilbao Katedraren helburua da euskal diasporari eta euskal kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzea eta horretarako lankidetzan jardutea. Katedrak irakasle bisitari batentzako ikerketa-beka eskaintzen du, Jon Bilbao Visiting Research Fellow, urtero edo bi urtero berritzen dena.  Onuradunak Reno-Nevadako Unibertsitateko (UNR) CBSn izan ohi du egoitza, hori baita Ameriketako Estatu Batuetako euskal diasporaren gaineko ikasketetako irakaskuntza eta ikerketa erakunde nagusia.

Deialdiari buruzko zehaztasun guztiak esteka honetan aurki daitezke.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu