Nola? Santiagoko In Edit festibalean

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-12-09

2004 urtetik musika eta zinearen arteko topagunea da Santiagoko (Txile) In Edit festibala. Genero eta garai ezberdinetako musika eta musikariak protagonista dituzten filmek osatzen dute pogramazioaren gehiengoa eta horien artean, Fermin Muguruzaren Nola? dokumentala ikusi ahal izango da aurten.

(...)

Punk musikaren 40 urteak omentzeko -70. hamarkadaren erdialdea jotzen da genero honen hasieratzat- ´40 años de Punk´ saila antolatu du festibalak eta gonbidatuen artean dago Fermin Mugurza, Don Letts britaniarrarekin batera. 

Azken urteetan Muguruzak hainbat dokumental egin ditu (´Next music station´, Checkpoint rock. Canciones desde Palestina´, etab.) eta ´Nola?´ da irundarraren azken ekoizpena. Katrina urakanaren ondamendia gertatu eta hamar urtera,  New Orleanseko (AEB) egoera soziala eta musikaren egoera ditu hizpide filmak. Ostegunean aurkeztu zuen dokumentala Fermin Muguruzak berak eta bihar ere ikusgai egongo da Txileko hiriburuko Centro de Arte Alameda kulturgunean. 

Etxepare Euskal Insitutuaren laguntza izan du Fermin Muguruzak Santiagon bera azken ekoipzena aurkezteko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu