Ongi etorri gure webgune berrira!

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-09-28

Ekintza eta proiektu gehienak halabeharrez bertan behera geratu edota atzeratu diren urte honetan, barne-kudeaketa eta komunikazio arloko hainbat egitasmori behar zuten bultzada emateko tartea hartu dugu. Horren adibide da Etxepare Euskal Institutuaren webgune berria.

Nortasun korporatibo berriaren kolore biziak eta freskotasuna baliatuz, egungo beharretara egokitutako atari bat sortu dugu, Institutuak sustatutako ekintzak eta euskal kultura atzerrian zabaltzeko egitasmoak komunikatuko dituena.

Sei ataletan banatuta, webguneak Institutuaren egituraren eta eginkizunen berri (“Etxepare Euskal Institutua” eta “Zer egiten dugu”); urtero banatzen ditugun Mugikortasuneko, Literatura Itzulpenetako, Euskal Ikasketetako eta Euskara Munduan programako dirulaguntzen eta lan-eskaintzen berri (“Deialdiak”); euskal kulturari buruzko berri orokorren eta agendaren berri (“Gaurkotasuna”); euskara ikasi, irakatsi eta ikertzeko aukeren eta baliabideen berri (“Euskara”) eta euskal kulturak, arte diziplina bakoitzean, historian zehar eta gaur egun duen aberastasunaren berri (“Euskal Kultura”) emango dugu era praktiko eta gertukoan.

Pasa zaitez bisitan!

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.