Oreka TX taldeko txalapartariek Taipeiko National Concert Hall aretoan jo dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-05-25

Oreka TX taldeko txalapartariek Taiwaneko National Concert Hall aretoan ospatzen ari den 9. Nazioarteko Perkusio batzarrean parte hartu dute. Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte musikariek Taiwaneko hiriburura bidaiatu dute jaialdian emanaldia eskeintzeko eta kongresuaren ekitaldietan partehartzeko. Oreka TX taldearen txalapartak munduan zehar bidaiatzen jarraitzen du, bost kontinenteetako herrialdek bisitatuz eta disziplina eta jatorri ezsberdinetako artistekin harremanduz.

Taipeiko jaialdiak nazioarteko 13 talde eta musikari biltzen ditu, Uzbekistan, Frantzia, Estatu Batuak, Japonia, Libano, Siberia edo Euskal Herria ordezkatuak daudelarik. Oreka TX taldeak ‘Elkarrizketak’ deitutako programa taularatu du, bi mila ikusletik gora biltzen dituen Taipeiko National Concert Hall aretoan.

Emanaldi horretan eszenatokia partekatu dute Taiwaneko Nana Formosa perkusio bikotearekin. Gainera, txalapartariek emanaldi horretarako esperesuki landutako errepertorioa eskeini dute, egurrezko zein harrizko instrumentuekin, txalaparta tradizionala eta gaurkotua uztartuz. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu