Proiektu berriak Boise University-ko Basque Studies programan
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskara eta Euskal Kultura sustatzeko asmoarekin Boise State Universityko Basque Studies-ek hainbat ekimen jarri ditu martxan. Euskal gaien inguruko literatura lehiaketa abian da, eta urtero antolatzen duten sinposiorako parte-hartzaile bila daude.
Center for Basque Studies-rekin (University of Nevada, Reno) elkarlanean, bigarren Annual Basque Literary Writing Contest lehiaketa antolatu dute, batetik. Horrekin, bultzada eman nahi diote gai euskaldunen inguruko literatura (fikzioa zein ez fikzioa) ez akademikoari. Lanak inglesez izango dira eta urriaren 1a baino lehenago bidali behar dira posta elektronikoz. Otsailan jakingo dira irabazleak.
Bestalde, 2015eko uztailan burutuko den “Joan-etorri Basque Studies Symposium”ean parte hartzeko deia zabaldu du erakundeak. Urtero antolatzen dute bilera, bertako euskal jaialdiaren aurretik, eta aurtengo gai nagusiak “Amerikanuak” liburuaren eta Basque Studies Abroad program in Oñati programaren 40 urteurrena izango dira.