Québec en toutes lettres: Soirée découverte Accent basque

Euskara. Kultura. Mundura.

Québec en toutes lettres: Soirée découverte Accent basque
  • 14
    Urr 2021
    24
    Urr 2021
    Quebec

Urriaren 14tik 24ra egingo den  ‘Québec en toutes lettres’ jaialdi entzutetsuaren baitan euskal literaturari eskainitako gaua antolatu dute Quebec hiriko Zibilizazioaren Museoan. Urriaren 16an izango da, 19:00etan, ‘Soirée découverte Accent basque’ izenburupean.

Batetik, euskal literaturari buruzko mahaingurua egingo da Itxaro Borda eta Kirmen Uribe idazleen eta Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren parte hartzearekin. Mélissa Verrault idazle eta itzultzaileak gidatuko du mahaingurua.

Bestetik,  ‘Chejov vs. Shakespeare’ egitasmoaren edizio berria aurkeztuko da. Oraingoan, Aurelia Arkotxa euskal idazlea eta Jean Désy idazle quebectarra izan dira protagonistak. Urtebetez mantendu duten korrespondentzian akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasuna bezalako gaiak izan dituzte mintzagai, baita pandemia ere. Gutun-truke horren emaitza liburu bihurtu eta jaialdi horretan aurkeztuko da Désy eta Arkotxaren eskutik.

Bestalde, ‘Québec en toutes lettres’ jaialdian bertan, Itxaro Bordak Quebeceko literatura eszenan hitzordu saihestezina bihurtu den ‘Poesiaren gaua’ (urriak 23) ekitaldian hartuko du parte, literaturako hainbat ahots konsagratu eta emergenterekin batera.  

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu