Quebec eta Euskal Herriaren arteko topaketa kultural emankor baten laburpena

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-07-15

Uztaileko lehen astean, Quebeceko hogei bat kultur eragile eta instituzioetako ordezkari etorri ziren bisitan euskal lurraldeetara, Quebec-Euskadi izeneko egitasmoaren lehen mugarrietako bat izan den topaketa profesionalean parte hartzeko.

Uztaileko lehen astean, Quebeceko hogei bat kultur eragile eta instituzioetako ordezkari etorri ziren bisitan euskal lurraldeetara, Quebec-Euskadi izeneko egitasmoaren lehen mugarrietako bat izan den topaketa profesionalean parte hartzeko.

Uztailaren 3, 4 eta 5ean Gasteizen, Donostian eta Bilbon izan ziren kultura quebectarraren ordezkariak, hurrenez hurren. Hiri bakoitzean hainbat euskal eragilerekin bildu eta elkar ezagutzeko tartea izan zuten, horretarako baliagarriak izan diren kulturgune garrantzitsuetan: Artium Gasteizen, Tabakalera Donostian, eta Azkuna Zentroa Bilbon. Orotara, 80 bat euskal eta quebectar eragilek hartu dute parte topaketa honetan.

Bisitaldiak lanerako baina gehiagorako tartea eman du ere, eta quebectar delegaritzak hiru hirien inguruetako puntu esanguratsuenak bisitatu dituzte: Gasteizko Santa Maria Katedrala, Pasaiako Albaola Itsas-Kultur Faktoria edota Bilboko Arte Ederren Museoa dira horietako batzuk.

Quebectar kulturaren lagin horren bisitalditik egun batzuk igaro ostean, esperientzia laburbiltzen duen bideo bat argitaratu dugu:

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.