Quebec-Euskadi: eragile kultural quebectarrak bisitan

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-06-13

Uztailaren 2tik 5era bitartean, Euskal Autonomia Erkidegora elkartrukerako topaketa profesional bat gauzatzera etorriko diren Quebeceko eragile kulturalak jada aukeratuak izan dira, bertako gobernuaren bidez.

Uztailaren 2tik 5era bitartean, Euskal Autonomia Erkidegora elkartrukerako topaketa profesional bat gauzatzera etorriko diren Quebeceko eragile kulturalak jada aukeratuak izan dira, bertako gobernuaren bidez.

Bisitaldi horrek erkidegoko hiru hiriburuak hartuko ditu: uztailaren 3an Gasteizen egongo dira quebectar ordezkariak, 4ean Donostian eta 5ean Bilbon. 12 eragile kultural izango dira bisitan guztira; azpian zerrendatuta daudenak, alegia. Horiei, Quebeceko Arte eta Letren Kontseiluko, Enpresa Kulturalen Sustapenerako Erakundeko, Nazioarteko Harremanetarako eta frankofoniako Ministeritzako eta Bartzelonako Quebectar Delegazioko ordezkariak gehituko zaizkie.

Bisitaldian, hainbat euskal eragilerekin kultur sektoreka banatutako bilerak eta jarduera profesionalak egingo dituzte hiru hiriburuetan, Quebec eta Euskal Herriaren arteko elkartruke kulturala bultzatze aldera. Horrez gain, izango dute ere aisialdirako tartea ere; bisita gidatuak egingo baitituzte inguruko gune kulturalik garrantzitsuenetara. Momentuoro, ordezkaritza quebectarra Etxepare Euskal Institutuko kideek lagundua izango da.

Laster zehaztuko da quebectar eragile kulturalekin elkartrukea egingo duten euskal eragileak zeintzuk diren. Oraingoz, kultur sektore ezberdinetako (musika, arte eszenikoak, literatura, bertsolaritza, zinea…) 60tik gora euskal eragilek erakutsi dute interesa topaketa profesional honetan.

Hauek dira Quebecetik datozen kultur eragileak eta ordezkariak:

  • École de danse contemporaine de Montréal: Lucie Boissinot, zuzendari artistikoa
  • Perte de signal sormen artistikorako zentroa: Stéphanie Castonguay, zuzendaria
  • Institut Canadien de Québec: Dominic Lemieux, zuzendaria
  • Vaste et Vague artisten zentroa: Guylaine Langlois, zuzendari orokorra
  • TOPO agentzia: Eva Quintas, fundatzaile eta zuzendariordea
  • Regard jaialdia: Marie-Elaine Riou, zuzendari orokorra
  • Québec BD jaialdia: Thomas-Louis Côté, zuzendari orokorra
  • La Rubrique antzokia – Festival international des arts de la marionette à Saguenay: Dany Lefrançois, zuzendariorde artistikoa.
  • Coop Spira zine independentearen kooperatiba: Catherine Benoite, zuzendari orokorra
  • Quasar saxofoi laukotea eta le Vivier musika plataforma: Marie-Chantal Leclair, zuzendari orokorra (Quasar) eta lehendakaria (Vivier)
  • Québec Cinéma fundazioa: François Lemieux, biretako zuzendaria
  • Rideau konpainia: Julie-Anne Richard, zuzendari orokorra

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu