Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Kontantzan

2017/09/25

Euskara. Kultura. Mundura.

Ruper Ordorika musikari euskaldunak kontzertua eskainiko du bihar –irailak 26, 19:30- Alemaniako Konstantza hirian. Ekitaldia bertan antolatu duten  “Plurilinguisme en Europe occidentale: La France et l´Espagne” nazioarteko kongresuaren programaren parte da, 10 egunez europako eleaniztasuna landuko duena.

Irailaren 18tik 28ra, Konstantzaeko unibertsitateak kurtso eta konferentzia sorta antolatu du eleaniztasunaren eta hizkuntzen arteko harremanen inguruko aktualitate gaiak lantzeko helburuarekin. Era berean, Frantzia eta Espainiako hizkuntza gutxituen eleanzitasun indibidual eta sozilaren eragin linguistiko eta kulturalak landuko dituzte bertan. Diziplina anitzeko proiektu hau  hizkuntza eta literatura arloko ikerlari gazteei zuzenduta dago eta arreta berezia jarriko du euskara, katalana, bretoiera edo okzitaniera bezalako hizkuntzetan.

Testuinguru honetan, Ordorikaren kontzertuari esker, kongresuko parte hartzaileek euskal hizkuntza eta musika lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu