Speedmeeting saioa euskal profesional eta enpresentzat BIME-n
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Soinuak eta Musika Bulegoak euskal musika Euskal Herritik kanpo zabaltzeko helburuz ezarritako Basque Music lankidetzaren esparruan eta BIME Pro kongresuarekin sinatuko hitzarmenaren ondorioz, topaketa horren egitarau ofizialean sartuko den speedmeeting saio batean parte hartzeko deialdi bat egin dute, euskal enpresei zuzenduta. Topaketa Barakaldoko BEC erakusketa- eta hitzaldi-zentroan izango da, 2017ko urriaren 27an.

Speedmeeting saiorako proposamenak egiteko epea irailaren 10era arte egongo da irekita eta 15 euskal enpresak hartu ahal izango dute parte.
BIMEn izango diren estatuko eta nazioarteko enpresa eta eragileei euskal musika-eskaintza aurkeztea eta gure artistei eta enpresei nazioartera zabaltzen laguntzea da Euskal Herriko eta nazioarteko profesionalen arteko topaketa horren helburua.
Parte hartzeko interesa dutenek ondoko inprimaki hau bete beharko dute izena emateko.
Gehienez zehaztutako kopurua baino enpresa gehiago aurkeztuz gero, beraien artean hautaketa egingo da. Hala, Musika Bulegoko enpresa bazkideak eta Basque Musicek BIME City programaren baitan aurkeztutako showcaseetan parte hartu duten artistak lehenetsiko dira.
Irailean, BIMEk prestakuntza-jardunaldia antolatuko du, Basque Musicekin elkarlanean, topaketan parte hartuko duten enpresek bertako jarduna optimizatzeko asmoz. Prestakuntza horrek, halaber, beste topaketa eta azoka profesional batzuetan egiten duten lana hobetzeko ere balio izango du.
Gogorarazi nahi dizuegu lehen akreditazioa doakoa izango dela euskal enpresa guztientzat, eta pro@bime.net helbidean eskuratu dezakezuela. Hortik aurrerako akreditazio guztietan % 25eko deskontua izango dute.
Basque Musicen bidez elkarrekin antolatzen dugun speedmeeting saioaz gain, BIME Prok antolatutako beste saio batzuk ere izango dira, eta izena ahalik eta lasterren ematea gomendatzen dizuegu.