Sunny Side of the Doc 2019
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal dokumentalek, beste behin ere, Sunny Side of the Doc nazioarteko azokan egoteko aukera izango dute Basque Audiovisualen eskutik. Mundu osoko dokumentalgintzako 2.000 profesionaletik gora biltzen dituen merkatu hau, ekainaren 24tik 27ra ospatuko da Arroxelan (Frantzia).
Euskal dokumentalek, beste behin ere, Sunny Side of the Doc nazioarteko azokan egoteko aukera izango dute Basque Audiovisualen eskutik. Mundu osoko dokumentalgintzako 2.000 profesionaletik gora biltzen dituen merkatu hau, ekainaren 24tik 27ra ospatuko da Arroxelan (Frantzia).
Merkatu honen bereizgarri nagusia dokumentalaren merkatuan mugitzen diren erabaki hartzaile nagusiak (ekoizleak, telebista kateak, banatzaileak) biltzeko gaitasuna da, telebista merkatu handiek dutenaren giro ezberdin batean. Horri esker, oso ekitaldi eraginkorra da, bai jada amaitutako dokumentalak saldu nahi dituzten enpresentzat, baita telebista kate internazionalekin koprodukzioak bilatzen dituztenentzat ere. Besteak beste, helburu hauek nola lortu azaldu zuten Catherine Ulmer eta Jean Jaques Perettik duela bi aste egin zen dokumental aholkularitza tailerrean.
Basque Audiovisualek euskal dokumentalen presentzia eta ikusgarritasuna handitzeko helburuarekin hartzen du parte azoka honetan. Dokumental interesatuentzat, proiektuak pitching deialdira aurkeztu eta merkatuko katalogo ofizialean agertzeko epea apirilaren 19an amaituko da, eta ekoiztetxeek izena emateko epea, berriz, maiatzaren 22an.
Beste bi deialdi ere irekita daude. Batetik, bertaratzen diren ekoiztetxeek nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetara joateko Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte, eta bestetik, ekoizpen fasean dauden edo azken urtean estreinatu diren euskal dokumentalak biltzen dituen Basque Docs katalogoa prestatuko dugu, azokako profesional guztien artean banatzeko. Zineuskadi, Eiken eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanari esker antolatu da deialdia.