Sunny Side of the Doc 2025: Basque. Audiovisual.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
23Eka 202526Eka 2025
Arroxela
Basque. Audiovisual. ekainaren 23tik 26ra Arroxelan (Frantzia) egingo den Sunny Side of the Doc azokan izango da. Lan dokumentalei buruzko merkatu nagusietako bat da eta urtero 60 herrialdetako 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu.
Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak edukiko duen stand-ean Basque. Audiovisual.-ek euskal zinemaren azken nobedadeak aurkeztu eta zerga-pizgarrien berri emango dute.
Era berean, ekainak 25ean topaketa profesional bat egingo da Euroeskualdea osatzen duten lurraldeetako sortzaile, ekoiztetxe eta eragileak elkar ezagutu eta lankidetza sareak garatzeko.
Topaketan Maluta films, Ametza films, Bideografik, On Produzkioak eta Herrima ekoiztetxeak hartuko dute parte, besteak beste.