Congreso Internacional de Lenguas Minoritarias: Kayleigh Karinen
Euskara. Kultura. Mundura.
-
24Eka 202527Eka 2025
Bogotá
Kolonbiako Bogotá hiriko Universidad Externado de Colombia unibertsitatean hizkuntza gutxituen inguruko nazioarteko kongresuaren 20. edizioa ekainaren 24tik 27ra egingo dute. Bertan, Etxepare Euskal Institutuak babestuta, Kayleigh Karinen ikerlariak Zuberoako euskara eta biztanleen ongizatearen inguruko ikerlana aurkeztuko du.
Kayleigh Karinen
Euskal Herrian ikerketa-egonaldia burutzeko Etxepare Euskal Institutuak 2021ean antolatu deialdian onuradun izan zen Kayleigh Karinen, eta Zuberoako hizkuntza-ideologiak aztergai dituen ikerlanarekin zerikusia duen lana aurkeztuko du Kolonbiako kongresuan. Horrez gain, Karinen Etxepare Euskal Institutuak lagunduriko Helsinkiko (Finlandia) Euskal Ikasketetako irakurletzan ikasle izana da.