Transilvania International Film Festival 2025: ‘Marco’ + ‘Una ballena’

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 13
    Eka 2025
    22
    Eka 2025
    Cluj-Napoca

Ekainaren 13tik 22ra egingo den Transilvania Film Festivalen 24. edizioan bi euskal film ikusi ahalko dira errumaniar eskualdean: Marco (Jon Garaño eta Aitor Arregi) eta Una Ballena (Pablo Hernando).

Aitor Arregi eta Jon Garañoren ‘Marco’ pelikulak bere historia osoa asmatu zuen gizon baten istorioa kontatzen du, kontzentrazio-esparru batean deportatua izan zela esanez. Hainbat sari jaso dituen pelikula, TIFF-eko ‘Supernova’ sekzioan ikusgai egongo da ekainaren 15 eta 16an.

Una ballena’ Pablo Hernandok idatzi eta zuzendutako thriller-a da. Ingrid, mundu paralelo batean sartzeko iluntasuna baliatu dezakeen hiltzaile kontratatu bati buruzko filma da. Sitges-eko jaialdian estreinatu zen pelikula ekainaren 19 eta 20an ikusi ahalko da Transilvaniako jaialdiko ‘Full moon’ sekzioan.

Gainera, Etxepare Euskal Institutuak eta Transilvania International Film Festival-en arteko lankidetzari esker, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Pablo Hernando zuzendariak haien filmak aurkeztera bertaratuko dira.

Transilvania International Film Festival

Transilvania International Film Festival (TIFF) 2002an sortu zen, eta Romania osoko lehenengo nazioarteko zinema jaialdia izan zen. Cluj-Napocako hiri historikoan egiten da urtero, eta gaur egun Romania osoko eta Ekialdeko Europako jaialdi garrantzitsuenetako bat da.

Euskal zinemaz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu