TAC Valladolid: Basque. Performing arts.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
21Mai 202525Mai 2025
Valladolid
Hiru euskal sortzaile edo konpainiek parte hartuko dute Valladolid-eko XXVI. Nazioarteko Antzerki eta Kale Arteen Jaialdian.
Maiatzaren 21etik 25era egingo den TAC Valladolid jaialdian Zanguango, LASALA eta Amaia Elizaran & Neønymus-ek parte hartuko dute Basque. Performing Arts. markapean.
Zanguango – ‘El peor espectáculo del mundo. De momento!!!’
Konpainia honen lana sorkuntza kolektiboko tekniketan oinarritzen da, arlo fisikoan, mugimenduan, espazioa eta erritmoa ekintza dramatikoaren ardatz gisa erabiltzean. Bere gaiak giza portaeran oinarritzen dira, bere alderdi guztietan, eguneroko egoera ezagunenen alde magikoa, nahasgarria eta dibertigarria bilatuz.
Emanaldiak:
Maiatzak 22 – 19:30
Maiatzak 23 – 19:30
Maiatzak 24 – 13:00 eta 19:30
LASALA – ‘Burnt’
Judith Argomaizek zuzendutako konpainiak etengabeko ikerketa du ardatz, gaur egungo hizkuntza fisikoa eta estetika sortzeko, taldearen kezkak aintzat hartu eta islatu nahian. Sari ugari jaso ditu, horietako batzuk, dantza ez ezik, ekoizpenaren eta bere irudiaren zaintza estetikoa ere balioetsiz.
Emanaldiak:
Maiatzak 24 – 12:00, 13:00, 18:30 eta 19:30
Amaia Elizaran & Neønymus-ek – ‘Iraun’
Amaia Elizaran dantzari eta koreografoa da, dantza garaikideko zortzi pieza original sortu ditu eta azken hamar urteetan hainbat kultur proiektutan parte hartu du. Konpainiak hamargarren urteurrena ospatuko du 2025ean.
Neønymus, bestalde, Silberius de Ura artista multidiziplinarraren proiektu musikala da. Bertan, bere ahots pertsonalaren bidez eta teknologia elektronikoaren (looperak, ahots-prozesadoreak) eta historiaurreko tresnen konbinazio ausartaren bidez, kontakizun musikal eta emozional bat sortzen du, ikuslea gizateriaren urrutiko garaietara garraiatzen duena.
Emanaldiak:
Maiatzak 21 – 21:00
Maiatzak 22 – 12:00 eta 22:30
Maiatzak 23 – 11:30
Gosari profesionala
Konpainien emanaldiez gain Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuak eta Artekalek gosari profesional bat deitu dute maiatzaren 23an 11:00. Basque. Performing arts. markapean egingo da aurtengo euskal proposamenak hobeto ezagutzeko eta Euskadiko arte eszenikoen sistemarekin lotura estutzeko gosaria.
Basque. Performing arts.
BASQUE. Performing arts. enpresak, artistak eta industriako profesionalak aukera globalekin lotzen ditu. Ekimen estrategiko gisa euskal arte eszenikoen nazioarteko presentzia eta ikusgarritasuna sustatzea du helburu.
Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen du eta nazioarteko kolaborazioak errazten ditu, banaketa sustatzen du eta euskal arte eszenikoen azken berrikuntzen berri ematen dio munduari.