TAC Valladolid: Basque. Performing arts.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
25Mai 202229Mai 2022Valladolid
Lau sortzaile edo konpainiak parte hartuko dute Valladolid-eko XXIII. Nazioarteko Antzerki eta Kale Arteen Jaialdian. Lasala, El mono habitado, Trapu zaharra eta Lokke konpainiek hartuko dute parte jaialdian, maiatzaren 25etik 29ra, BASQUE. PERFORMING ARTS. markapean eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.
Aurtengo Antzerki eta Kale Arteen Jaialdian euskal sortzaileek aurkeztuko dituzten ikuskizunak dira Lasala konpainiaren ‘Alive’, maiatzaren 27 eta 28an; El mono habitadoren ‘Benditas’, maiatzaren 27 eta 28an; Trapu zaharraren ‘Por hacer un favor’, maiatzaren 27 eta 28an; eta Lokke-ren ’Doppelgänger’, maiatzaren 25 eta 26an.
Sona handia duen jaialdi honetan parte hartzeak lan harremanetarako aukera berriak eskaintzen dizkiete euskal sortzaileei, baita bide berriak zabaltzekoa ere. Azken urteotan era guztietako 40 ikuskizun baino gehiago (antzerkia, dantza, zirkua, musikalak, instalakuntzak, ikuskizun ibiltariak…) eraman dituzte Valladolidera euskal konpainiek.