Tanzmesse 2022 dantza azokan parte hartzeko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-10-22

2022 urteko abuztuaren 31tik Irailaren 3ra Tanzmesse nazioarteko dantza azoka egingo da Düsseldorfen (Alemania). Europako dantza garaikide azoka garrantzitsuena den honetan standa antolatuko da berriro ere, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Euskal Institutua, eta ADDEren lankidetzari esker. Dantza konpainiek aukera dute euren proiektu artistikoak jaialdira bidaltzeko, programazio eszenikoan sartzeko baloratuak izan daitezen.

Proiektuak bidaltzeko epea 2021eko azaroaren 14an amaitzen da eta  hiru motatako proposamenak bidali daitezke:

  1. Performance: proposamen artistikoa bidaltzen denean bira bat egiteko prest dagoen ikuskizun profesionala. Kasu honetan, emanaldia antzoki batean, site-specific edo digitalean egiteko prestatua egon behar da, eta gehienez 60 minutuko iraupena izan dezake.
  2. Open studio: amaituta edo amaitu gabe dagoen ikuskizuna izan daiteke. Kasu honetan, emanaldiaren 20 minutuko showcase bat eta konpainiaren lan egiteko moduaren edo ikuskizuna sortzeko prozesuaren azalpenak barnebilduko dituen 10 minutuko aurkezpena izango litzateke eskaini beharrekoa.
  3. Pitching: ekoizpen edo proiektu baten 15/20 minutuko aurkezpena, baina emanaldirik gabe. Bideo edo ppt batez lagunduriko aurkezpen bat, eta gero publikoaren galdera eta erantzunetarako tartea egongo litzateke. 

Soilik stand baten gonbidapena jaso duten dantza konpainiek bidali ditzakete proposamen artistikoak.

Horretarako, lehenik, Tanzmessen parte hartzeko interesa duten konpainiek email bat bidali behar diote, urriaren 29an baino lehen, Etxepare Euskal Institutuan arte eszenikoez arduratzen den Alex Aginagalderi (a-aginagaldelopez@etxepare.eus) azokara proposamen bat bidaltzeko interesa adieraziz.  Jarraian, proposamena bidali ahal izateko gonbidapena jasoko dute konpainiek, eta horrekin batera, proposamenaren eskaera orria bete ahal izango dute.

Performance eta Open Studio-rako, eskaera orria betetzeaz gain, honako dokumentuak bidali beharko dira:

  • Ikuskizun osoaren bideoa. Soilik URL linka onartzen dute, bideoa deskargatzeko aukera ematen duena.
  • Rider teknikoa eta argiteria

Proposamen artistikoen bidalketaren kostua Etxepare Euskal Institutuak hartuko du bere gain (konpainia bakoitzeko bat). Gainontzeko proposamenen bidalketak konpainien kargura joango dira, 25 euro + BEZ kostua du. Aukeratuak izan diren konpainiei, 2022ko urtarrilaren 15erako jakinaraziko zaie emailez.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu