Teatro Mayor JMSD: Sigma Project

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 26
    Urr 2025
    Bogota

Euskal Leihoaren bitartez, Bogotako ikus-entzulegoak hiriburuko antzoki nagusian Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatu ahal izango du.

Egoitz Sanchez eta Javier Lararen ‘Erreka Mari’ antzezlanaren eta Osa + Mujika kolektiboak ‘Suddenly III’ lana aurkeztu ondoren, Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak Sigma Project taldea hartuko du, datorren urriaren 26an.

Sigma Project

Sigma Project saxofoi-laukoteak —Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguerok osatutako euskal taldea— kontzertu honetan bere proiektu diskografiko berria aurkeztuko du, Kolonbiako konpositoreen lanak oinarri hartuta (Carolina Noguera, Juan Antonio Cuéllar eta Rodolfo Acosta).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>