BIME 2025: Basque. Music.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
28Urr 202531Urr 2025
Bilbo
Urriaren 28tik 31ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamahirugarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko da.
BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du azokan, eta hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko.
Urriak 28, asteartea
10:00 – 11:30 · Euskal Herria – LATAM lankidetza profesionaleko foroa, EXTRA/5B aretoan
Jarduera honetan, Euskal Herriko musikako profesionalek Latinoamerikako hainbat herrialdetako profesionalak ezagutzeko aukera izango dute. Saioak gosaria barne hartuko du. Parte hartzeko, hemen izena eman ahalko da urriaren 22ra arte.
Urriak 29, asteazkena
12:45 – 14:15 · Pitch perfektua
BIMEk eta Peermusicek elkarlanean antolatutako pitch saio honetan, Euskal Herritik etorritako proposamen batek parte hartu ahal izango du. Beste hamaika musika proposamenekin batera, Alex Hackford, Jonathan Finegold eta Sandra González nazioarteko musika ikuskatzaile ezagunen aurrean bere proiektua aurkezteko aukera izango du. Izena emateko deialdiaren epea hemen: urriaren 13a.
20:30 · BASQUE. MUSIC. showcase: Txopet, Maloa Brothers eta Marte Lasarte
BIME Live jaialdiaren barruan, Txopet, Maloa Brothers eta Marte Lasarte taldeek kontzertu ireki bana eskainiko dute Stage Live aretoan, sarrera doan.
Urriak 31, ostirala
15:00 · KEXP aurkezleak: Merina Gris
Enkarnazioaren eliza.
Ameriketako Estatu Batuetako KEXP hedabideak saio berezi bat grabatuko du Merina Grisekin Enkarnazioaren Elizan, nazioarteko musika proposamen berriak nabarmentzeari eskainitako sortaren barruan.
Txopet
Bilbotik dator Txopet taldea, lehen itxuran pop rockaren antzeko zerbait egiten dute, autotunea, riff indartsuak, energia handia eta melodia biziak nahastuz, baditu garageak ohiko duen zikinkeria puntua eta punk jarrera ere. Musika eta melodia horiek guztiak barnetik ateratzen dituzten bizipenak kontatzeko tresna dira; letra ilunak izan arren, bada esperantzarako tokirik. Propio dituzten estiloetatik harago joan eta euren proposamen fresko eta berritzaileak denbora gutxian zeresana eman du.
Maloa Brothers
Maloa Brothers talde bilbotarra hip-hop doinuetan oinarritzen da, gero hainbat antzeko estiloko erritmoekin atontzeko euren jarduna agertokietan. Aurretik La Raiz, Sutan, Nativa taldeetan egon dira. 2023an sortutako taldeak euskara, portugaldarra eta gaztelaniazko testu kaletarrak erabiliko ditu. Hiru kantariak anaiak bilakaturik sistema eraldatzeko musikarekin.
Marte Lasarte
Marte Lasarte Borja Anton eta Pello Armendarizen elkartetik sortutako proiektua da. Skakeitan proiektuan hamabost urtez elkarrekin aritu ondoren, 2023an berriz batu eta lehen diskoa idazten (konposatzen) hasi ziren. Urte amaierarako bi kantu grabatu zituzten Haritz Harreguyren estudioan, Jon Badiren ekoizpen-laguntzarekin. 2024an zehar, “Basamortua” eta “Marte Lasarte” singleak kaleratu dituzte, eta taldeari bi kide berri batu zaizkio: Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso (Skakeitan, ETS, Tierra Santa, La Oreja de Van Gogh, Gari, …).