Verde Parto izango da Suns Europe jaialdian parte hartuko duen euskal artista

2025/06/24

Euskara. Kultura. Mundura.

2025 abenduan Suns Europe jaialdia egingo da Italiako Udine hirian eta Friuli eskualdeko beste zenbait tokitan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Jaialdiak hizkuntza gutxituak ditu ardatz eta musika eta arte eszenikoetara dago bideratuta.  Friuleraz ´suns´ hitzak ´soinuak´ esan nahi du. Ekitaldia aukera bat da Europako komunitate guztiak beren hizkuntza-eskubideez, eta kultura-aniztasunak ondare, eskubide eta aukera bezala duen garrantziaz jabetu daitezen.

Suns Europeko Batzorde Artistikoak Verde Prato musikari tolosarra aukeratu du jaialdian parte hartzeko eta bere musika-ekoizpena nazioartean erakusteko aukera izango du.

Verde Prato, Ana Arsuaga, (Tolosa, 1994) abeslari, konpositore, musika ekoizle eta euskal ekoizlea da. Esperimentaziozko neo-folk-elektronika egiten du, non bere ahotsa, teklatuak eta looper-ak uztartzen dituen. Bere estilo berritzaile, harmoniatsu eta ahotsaren zaintza estetikoko gaitasunagatik, eta arte-mota ezberdinetako markaketagatik egin da ezaguna.

Aurtengo edizioan, Verde Pratoz gain, hurrengo artistak egongo dira jaialdian:

  • Lia Sampai (Katalana)
  • Mali Hâf (Gaelikoa)
  • Marius Ziska (Faroea)
  • Shardana Band (Sardiniarra)
  • Pop Corner (Ladina)
  • The band no good (Friuliana)

 

SUNS Europe

SUNS Europe hizkuntza gutxituetan egindako arte eszenikoen Europako jaialdia da. Europar kontinenteko artista, hizkuntza eta komunitateen arteko topaketa- eta truke-gune bat da, beren hizkuntzak ikuspegi bakar batetik adierazteko erabiltzen dituztenak.

Urtero, SUNS Europek hizkuntza gutxituetan sortutako produkzio artistikorik onenak saritzen ditu.  Jaialdiaren helburua hizkuntza komunitate txikien sektore kultural eta sortzaileak indartzea da, batez ere hizkuntza horietan egindako arte garaikidea sustatzeko.

Iaz, Miren Narbaiza MICE aritu zen, Udinen, euskal ordezkari modura, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu