Terminal Festival Udine: Basque. Performing Arts.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
18Eka 202619Eka 2026
Udine
11. edizioa du aurtengoa ekainaren 12tik 21era Udineko (Italia) Terminal jaialdiak eta oraingo honetan euskal leiho bat irekiko dute ekainaren 18tik 19ra. Bertan, hiru euskal konpainiak hartuko dute parte, nor bere proposamen artistikoa plazaratuz.
Markeliñe, ‘Artilusio’
1984an sortutako Markeliñe konpainia euskal arte eszeniko garaikidearen erreferenteetako bat da. Objektuen antzerkia, irudi poetikoak eta umorea uztartzen ditu bere lanetan, eta nazioarteko jaialdi askotan aurkeztu izan ditu bere ikuskizunak. ‘Artilusio’ lanean, irudimenaren, artisautzaren eta eszenaren arteko mugak lausotzen dira, publikoari esperientzia bisual eta sentsorial berezia eskainiz.
Ertza, ‘Otempodiz’
Asier Zabaletak gidatutako Ertza konpainiak dantza garaikidea eta lengoaia fisiko berriak lantzen ditu, gorputza, musika eta emozioa elkarrizketan jarriz. ‘Otempodiz’ piezak erritmoaren, tentsioaren eta identitate garaikidearen inguruko hausnarketa proposatzen du, indar fisikoa eta eszenaratze bisuala uztartuz.
Orain Bi, ‘Mute’
Orain Bi konpainiak zirku garaikidea, mugimendua eta antzerki fisikoa uztartzen ditu bere proposamenetan. ‘Mute’ lanean, isiltasunaren eta komunikazio ezaren inguruko unibertso poetiko eta bisuala eraikitzen dute, gorputzaren adierazkortasuna eta harreman humanoak ardatz hartuta.
Terminal jaialdia
Udineko Terminal Circo all´inCirca zirku-arte eszenikoen zentroak antolatutako zirku garaikideko jaialdia da. Udinen du egoitza, eta mundu osotik etorritako zirku garaikideko hainbat proposamen biltzen ditu. Programazioa zirkuaren arloko profesionalentzat zein familientzat dago diseinatua. Jaialdiak hiru espazio nagusi ditu: karpa handi bat, agertoki nagusi bat eta bigarren agertoki bat. Horrez gain, site specific eta formatu ibiltariko emanaldiak ere programatzen ditu.