TIFF: Basque. Audiovisual

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 07
    Ira 2023
    17
    Ira 2023
    Toronto

Hiru euskal produkziok Toronto Internation Film Festivaleko  ‘Do it the Spanish Way! International Co-Production Forum’ koprodukzio foroan parte hartuko dute Baque. Audiovisual. plataformaren eskutik.

Koprodukzio foroa ICEX-CECO eta ICAA (Instituto de la Cinematografía y de las Artes Audiovisuales) erakundeek antolatu dute. Basque. Audiovisual. plataformak euskal ikus-entzunezko sektoreko industriako profesionalei nazioarteko merkatuetan egoten laguntzen die eta, era berean, euskal proiektuen koprodukzioak eta banaketa sustatzen ditu, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.

Foroan aurkeztuko diren hiru euskal proiektuak garapen fasean daude, eta horietako bik (‘Kresal Usaina’ eta ‘Sacamantecas’) pitchinga egiteko aukera izan dute.

  • Kresal Usaina’, Eiande Setoain(En buen sitio + Orreaga Filmak)

Arpetarrek beren bizitzako dolurik garrantzitsuena zeharkatu behar dute istripu suntsitzaile baten ondoren.´ Josu eta Xabierren (aita eta seme zaharrena) eta jeloskortasunak eta Xabier eta Hugoren (autismoa duen anaia txikia) arteko liskarrak ezinezko bihurtuko dutela mehatxatzen dute. Hugoren marrazkiek eta zinemarako debozioak argi-zirrikitu bat eta itxaropen pixka bat ekarriko dute familia hautsi honen bizitzetan.

  • ‘Sacamantecas’, David Perez Sañudo (Amania Films).

Gasteizeko ‘Sacamantecas’ hiltzailearen historia kontatuko du film luzeak.

Bangladesh 2050garren urtean, gutxi gorabehera 220 milioi biztanle izango ditu eta bere lurraldearen zati handi bat urperatuta aurkituko da. Egoera hau herrialdearen hego-itsasertzeko 10-30 milioi biztanleen desplazamendu derrigorrezkoa erabaki dezake. Hau bangladeshi askori herrialdetik ihes egitera behartuko lieke "errefuxiatu klimatiko" bezala, gizatalde bat aurreikuspenen arabera 250 milioi pertsonetara munduan zehar heldu daitekeela mende erdi aldera.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu