Topa K taldea izango da aurtengo Womex jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-10-21

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Finlandiako Tampere hirian egingo da urriaren 23tik 27ra. Munduko musiken eta folkaren azoka honek 19. edizioa izango du aurten.

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Finlandiako Tampere hirian egingo da urriaren 23tik 27ra. Munduko musiken eta folkaren azoka honek 19. edizioa izango du aurten.

Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuaren sustapenez, antolatzen duen Basque Music bueltan izango da azokan. Aurten, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko helburuarekin antolatutako showcase-an Topa-K taldeak hartuko du parte. Topa-K, Agus Barandiaranen (Korrontzi) eta Mikel Unzurrunzagaren (DJ Makala) proiektu berria da. Euren asmoa euskal musika tradizionalaren eta musika elektronikoaren arteko fusioa egitea da, eta proiektuak aipaturiko bi artistak (trikitixa eta samplerrak erabiliz, hurrenez hurren) eta Izaskun eta Alaitz Oraa dantzariak barnebiltzen ditu.

Horrez gain, aurreko edizioetan bezala, Basque Music-ek stand propioa izango du Womexen. Azokan parte hartzen duten euskal profesionalek eskura izango dute stand hori, euren lanak beste profesionalei erakusteko.

Topa-K taldeak eskainiko duen kontzertua urriaren 26an, larunbata, burutuko da 00:00etan offWomex saileko egitarauaren baitan, Tullikamari aretoan. Horrela, Topa-K taldeak aurreko edizioetan izandako Juan Mari Beltrani (2017) eta Kalakan taldeari (2018) hartuko die lekukoa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu