Toti Martinez de Lezea Argentinan izango da maiatzean
Euskara. Kultura. Mundura.
Toti Martinez de Lezea euskal idazlea Argentinan izango da maiatzean, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin eta Euskadiko Argentinako Ordezkaritzaren lankidetzaz. Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azoka garrantzitsuanparte hartzeaz gain, beste hainbat jarduera ere burutuko ditu bere obra eta euskal kultura sustatzeko asmoz antolatutako programan.
Buenos Airesen emango dio hasiera txangoari: maiatzaren 7an “La novela histórica (¿Subgénero literario? ¿Moda? ¿Tradición literaria?)” hitzaldia eskainiko du idazleak Nazioarteko Liburu Azokaren baitan; liburuak sinatzen ere arituko da Juan de Garay Fundazioak antolatutako euskaldunen stand-ean. Eta biharamunean “La cultura vasca en mis libros” mintzaldia emango du Argentinako Kongresuko Liburutegian.
Maiatzaren 9an bi hitzaldi eskainiko ditu La Plata hirian. Lehena, -“La memoria de un pueblo a través de la literatura oral y escrita”-, La Platako Unibertsitate Nazionalean. Bigarrena, -“Mujer y literatura, el difícil camino de una mujer escritora”-, López Merino Liburutegian.
Hurrengo egunean Buenos Airesera itzuliko da, bertako euskal kolektibitatearekin bat egin eta “La mujer vasca (Matriarcado, oficios, supervivencia, brujería, presente)” topaketan esku hartzeko, Euskaltzaleak-en, Euskal Etxeak berak Euskadiko Ordezkaritzarekin batera antolatutako ekitaldian. Maiatzaren 11ean, gainera, “Buenos Aires Celebra al País Vasco”, euskal kultura, historia eta identitatea ospatzeko antolatu duten jaialdian parte hartuko du. Programa osoa