Transilvania International Film Festival: hiru euskal film ikusgai

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 24
    Uzt 2021
    28
    Uzt 2021
    Transilvania

Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean Etxepare Euskal Institutuak eta Transilvania International Film Festivalek sinatu duten hitzarmenari esker, hiru euskal film ikusi ahalko dira errumaniar eskualdean, uztailaren amaieran. Zehazki, hilaren 24 eta 28 bitartean emango dituzte. Horrela, euskal zinema leiho honek nazioartean erakutsiko ditu  David P. Sañudoren ‘Ane’,  Imanol Rayoren ‘Hil kanpaiak’ eta Asier Altunaren ‘Arzak since 1827’.

‘Ane’ edo ‘Ane is missing’ filma uztailaren 23an, ostiralean, proiektatuko dute, arratsaldeko 18:15ean, eta gero, berriz, hilaren 28an, 12:00etan, hau da, eguerdian. Hainbat sari jasotakoa da Amania Films-en ekoizpena. Bestalde, ‘Arzak since 1827’ asteazkenean izango da ikusgai, hilaren 28an, eta errumaniar chef batek prestatutako afariaz gozatzeko aukera izango dute gero bertaratutakoek. Hurrengo egunean ere emango dute, eguerdiko 15:45ean.

Hirugarren filmari dagokionez, ‘Hil kanpaiak’ delakoa, uztailaren 24 eta 26an ikusi ahalko da, 13:30 eta 19:30ean, hurrenez hurren.

Gainera, Asier Altuna eta David Perez Sañudo zuzendariak jaialdian bertan egongo dira filmak aurkezten.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu