Transpoesie: Angel Erro
Euskara. Kultura. Mundura.
-
17Ira 202619Ira 2026
Brusela
Tranpoesie EUNICek, Europako Batasuneko kultura institutuen sareak, Europaren hizkuntza aniztasuna ospatzeko Gante eta Brusela artean, Europaren bihotzean, sustatzen duen jaialdia da.
Hamaseigarren edizio honetan hainbat gai izango ditu ardatz. Irailaren 17 eta 18an, mahainguruak, poesia emanaldiak, idazketa saioak eta bestelako ekintzak antolatuko dira Ganten eta Bruselan zehar. Eta poesia nonahi agertuko da espazio publikoan: leihoetan, ateetan, erakusleihoetan, garraio publikoan… 17 poetak beren olerkiak partekatuko dituzte, bakoitzak bere hizkuntzan, bakoitzak bere istorioa. Lan hauek jatorrizko hizkuntzan aurkeztuta (frantsesera eta neerlanderara ere itzuli dira), Tranpoesiek Europaren hizkuntza-aniztasunaren adierazpen poetikorako plataforma dinamikoa izan nahi du.
Gaztelania, hungariera, alemaniera, neerlandera, italiera, portugesa edota frisierarekin batera (20 hizkuntza guztira) euskara ere ospakizunaren parte izango da. Angel Erro idazleak ordezkatuko du euskara Transpoesien.