Transpoesie: Beatriz Chivite

Euskara. Kultura. Mundura.

Transpoesie: Beatriz Chivite
  • 26
    Ira 2022
    28
    Ira 2022
    Brusela

Transpoesie Nazioarteko Poesia Jaialdiaren 12. edizioa izango da aurtengoa, eta 19 poetak hartuko dute parte irailaren 26tik 28ra Bruselan egingo den egitarauan. Parte hartzaileen artean izango da Beatriz Chivite olerkilari nafarra.

Irailaren 26an egiten den Hizkuntzen eta Hizkuntza Aniztasunaren Europako Egunaren bueltan antolatzen da urtero jaialdia, 2011z geroztik. Eleaniztasuna aldarrikatu nahi dute horrela antolatzaileek, estilo eta belaunaldi guztietako poetei leku eginez, eta Europako ahalik eta hizkuntza gehienen parte hartzea sustatuz, hizkuntza-aniztasunari buruz sentsibilizatu eta sustatzeko eta idazleen, editoreen eta kultura-erakundeen arteko elkartrukea sortuz.

Beatriz Chivitek irailaren 27an hartuko du parte programazioan, ´European Year of Youth: Poetry as a literary refuge for young artists’ izeneko mahai inguruan. Ana Svetel (Slovenia), Ieva Toleikyte (Lithuania), Grug Muse (Wales), Dawn Watson (Northern Ireland) eta Iona Lee (Scotland) izango ditu solaskide, eta Nicky Aerts izango da moderatzailea. Parte hartu ahal izateko hurrengo estekan erregistratu behar du interesa duen orok: https://forms.gle/WBytn5RPxC3rheYU8. Bruselako Instituto Italiano di Cultura-n egingo da ekitaldian.

 

Transpoesie EUNIC Bruselak antolatzen du, Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen tokiko sareak, Belgikako bazkideekin lankidetzan, Europako hiriburuko hainbat espaziotan, eta baita online ere. Poetek beren lanak jatorrizko hizkuntzetan irakurriko dituzte, frantsesezko eta holanderazko itzulpenekin. Besteak beste: euskara, nederlandera, ingelesa, faroera, frantsesa, frisiera, georgiera, alemana, hungariera, italiera, lituaniera, poloniera, portugesa, errumaniera, esloveniera, gaztelania, galesa.

Edizio honek European Year of Youth and Poets from Black Europe (Europa Beltzeko Gazteen eta Poeten Europako Urtea) aurkeztuko du. Programak hiru ekitaldi nagusi ditu, bakoitza toki ezberdin batean delarik delarik. Lehenengo bi egunetan, Poesia artista gazteen aterpe literario gisa kontzeptua landuko da (Gazteen Europako Urtea), eta azkena Europa beltzeko poetei eskainiko zaie.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu