Txiletar ikasleak Zornotzako barnetegian

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-02-05

Etxepare Euskal Institutuak Aurten Bai fundazioarekin duen hitzarmenari esker, nazioarteko ikasleek egonaldiak egin ohi dituzte Zornotzako barnetegian, euskara ikasi ahal izateko. Atzo bertan hasi zuten neguko egonaldia bost txiletar ikaslek, eta hilaren 21era bitarte egongo dira.

Institutuak eta Aurten bai fundazioak euskara atzerrian sustatu ahal izateko hitzarmena sinatzen dute urtero. Hitzarmen horren bitartez, besteak beste, online ikastaroak edota atzerriko ikasleentzako barnetegietako egonaldiak kudeatu eta sustatzen dituzte. Zornotzako barnetegian egiten dira egonaldiok; bata, jendetsuena, udaran, eta bestea neguan. Neguko barnetegiaren txanda da orain, eta bertan egoteko bost txiletar ikaslek eman dute izena; Txileko Unibertsitateko lauk eta Pontificia Universidad Católica de Chile unibertsitateko batek.

Hiru asteko egonaldia egingo dute bertan ikasleek, eta egun osoko egitarau batez gozatu ahal izango dute; goizeko eta arratsaldeko eskolak, kanpo ekintzak, mahai jokoak edota filmak tarteko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu