‘Unity in diversity? Culture, heritage and identity in Europe’ konfetrentiza: Clara Montero
Euskara. Kultura. Mundura.

-
16Api 2024
Anberes
Apirilaren 15etik 16ra, ‘Batasuna eta aniztasuna? Kultura, ondarea eta identitatea Europan’ (Unity in diversity? Culture, heritage and identity in Europe) konferentzia egingo da Anberesen.
Konferentziaren helburua Europako kultura, ondare eta identitate kontzeptuen arteko lotura konplexuetan sakontzea da. Eztabaida ireki eta pizgarri bat bultzatuz, Flandriako Ondare Agentziarekin batera, kontzeptu horien aldakortasunaz eztabaidatu nahi dute eta ondarearen eta identitatearen loturak mapatu. Eztabaida horietan, kulturak eta ondareak identitatea eratzen eta adierazten nola laguntzen duten eta horrek zer erronka eta aukera planteatzen dituen aztertuko dute. Europako kultura- eta ondare-erakunde entzutetsuetako goi-mailako profesionalen eta ordezkarien arteko hausnarketa eta eztabaida sustatzeko topagunea izango da.
Konferentzia hau Europar Batasuneko Kontseiluaren Belgikako Lehendakaritzak antolatu du. Bertan, euskal ordezkaritza izango da, Vlaanderen – Baskenland (#Flenbasque) kultur konexioaren testuinguruan. Joan-etorriko egitasmo honek helburu bikoitza du: batetik, flandriar eta euskal kultur eragileak elkartzea, esperimentatzea eta elkarrengandik ikastea. Bestetik, bi lurraldeetako sorkuntzaren kalitatea eta izaera berritzailea plazaratzeko kultur proposamen zehatzak lankidetzan garatzea.
Apirilak 16. ‘A room with a ZOO’ hitzaldi- zentroa:
“Kulturak eta eskualdeek Europako identifikazio-prozesu multigeruzatuan duten zeregina” saioa (The role of culture and regions in the multi-layered process of identification in Europe).
Hizlariak: Clara Montero (Tabakalerako Kultura Zuzendaria, Euskal Herria), Karl-Heinz Lambertz (Europako Kontseiluko kidea, Belgika) eta Adam Jackson (Ingurumen Historikoko Estrategia eta Politika burua, Eskozia).
Kulturaren eta eskualdeko eta Europako nortasunaren arteko harreman korapilatsuan sakonduz, saio honetan Europako askotariko kultura-paisaien barruko identifikazio-dinamikak aztertuko dira. Eskualdeko eta Europako nortasunak ulertzeko funtsezko galdera eta praktiken bidez, hauen ulermena osatzen duten funtsezko gai eta jardunbideetan sakonduko dute hizlariek.
Konferentziaren programazio osoa.
Etxepare Euskal Institutua eta #Flenbasque
Etxepare Euskal Institutuak sustatutako Vlaanderen - Baskenland (#Flenbasque) proiektuaren baitan, kultur trukerako hainbat ekintza eta proiektu garatu dira euskal eta flandiar eragile eta sortzaileen artean. Flandria eta Euskal Herriko sorkuntzaren kalitatea eta izaera berritzailea plazaratzea eta bertako kultur eragileen arteko lankidetzak sustatzea da programaren helburua.