URAITZ: Jon Cazenave euskal argazkilariaren erakusketa Txinan
Euskara. Kultura. Mundura.
Wang Zhou hiriko (Txina) Guangdong Museum of Art museo esanguratsuak Jon Cazenave (Donostia, 1978) argazkilari euskaldunaren URAITZ lana du ikusgai asteotan, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz. Alejandro Castellote, Bao Dong eta Zeng Han-ek komisariatutako argazki erakusketa baten baitan kokatzen da proiektua: ‘Simultaneous Eidos’. Honek 16 artistaren lanak jasotzen ditu eta martxoaren 8ra arte ikus daiteke.

URAITZ argazkilaritza eta marrazketa piktorikoa uztartzen dituen proiektua da, oraina eta iraganaren arteko topaketa sinbolikoa bilatzeko.
Lan honek Cazenabek azken 10 urteetan ateratako argazkiak berinterpretazen ditu: GALERNA deituriko proiektua izan zen hura, eta bertan artista Euskal Herriaren arimara gerturatu zen. Oraingoan metodo berezia erabili du: irudiei esanahia kapa berri bat eman nahi die pigmentu mineralen bitartez egindako zuzeneko esku-hartzeekin.